GOXATU ZURE ETXEA
haritz egurrezko
zoru ederrekin
Naturaren esentzia
zure etxean
Enborren barruan aurkitzen den edertasuna baloratu eta agirian jartzea izan da gure pasioa belaunaldietan zehar. Urteetan geureganatutako esperientziak zerbitzu profesional eta pertsonalizatua eskaintzea ahalbidetzen digu.
Haritz egurrezko zoladuren bidez bizitoki atsegin, goxo eta bereziak sortzen laguntzen diegu bezeroei.
Zurezko parketak
ETXEKO ONGIZATEA HOBETZEN
Material natural hau, bere konposaketari esker, etxeko hezetasun mailara egokitzen da, arnasten dugun aire kalitatea hobetuz eta germenen agerpena gutxiagotuz. Gainera, isolatzaile termiko eraginkorra denez, bizitokian tenperatura atsegina mantentzen laguntzen du, energia aurreztuz.
Bizitokiko estetika ere hobetzen du, olio eta bernizen bidezko pertsonalizazioari esker, edozein estilorekin bat datorren osagarria baita. Eman ukitu goxoa zure etxeari.
EZAGUTU GURE PRODUKTUAK