Eman zure ukitu pertsonala
Aukeratutako egurrari azken ukitua emateko berniz eta olio gama desberdinak eskaintzen dizkizugu. Barne-dekorazioko profesionalen nahiak asebetetzeko aukera zabala dugu, kolore klasikoetatik hasi eta bereizgarrienetaraino.
Prozesu hau lantegian zein bezeroen etxean burutzen dugu.
IKUSI AUKERA GUZTIAK
↓
Lantegian bernizatutako zoladurak
Lantegian makinaz bernizatutako parketaren ezaugarri nagusia bere gogortasuna da, izpi ultramoreen bidez lehortzen baita.
Suaren aurkako berniz tratamendua eskaintzen dugu, baita gure habitataren ekologia errespetatzen duten ur-bernizen aplikazioa ere.
Lantegian olioztatutako egurrezko zoruak
Egurraren nortasun naturala hareagotu nahi baduzu, olio ekologikoak erabiliz bukaera ederrak lortzen dira. Prozesu honen bidez, egurra babestuta geratzen da, poroak irekiak dituela.
Bezeroaren eskariz, Hardwar Oil geruza ere aplikatzen dugu.
IKUSI TONALITATE DESBERDINAK →Zoladura obran pertsonalizatzeko aukera
Zure haritzezko zoruari ukitu berezi eta pertsonala eman nahi badiozu, zure etxean bertan olio naturalez bukaturiko tratamendua egiteko aukera ere eskaintzen dugu.
Ikusi eta aztertu zuzenean bukaera desberdinak aditu baten laguntzaz eta aukeratu zure etxearekin bat datorrena.
Ezagutu tonalitate
eta akabera aukera zabala
Aukeratu gehien gustatzen zaizun tonalitatea eta areagotu zure egurrezko zoruaren edertasuna.
IKUSI TONALITATE GUZTIAK